XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Leninentzat, estatu bat, politika inperialista egin nahi badu, zenbait baldintza objetibo kunplitu beharrean aurkitzen da.

Inperialismoa, kapitalismoaren fase historiko bat besterik ez delarik, kondizio batzuren pean emango da.

Kapitalen zentralizazioa izango da Leninentzat lehen baldintza inperialismoa sortu ahal izateko.

Kapitalak ttipiak diren bitartean entrepresek ez dute interes handirik edukiko atzerriko merkatuak konkistatzeko, nahikoa baitute estatuaren barruan daukatenarekin.

Orain, kapitala, egunetik egunera esku gutxiagotan erortzen ari da, entrepresak monopolizatuz eta gutxituz joanez.

Alemaniaren kasua bezala, Hilferdinek dioen bezala, monopolio hauek estatu barruan indartuz eta sustraiak botaz joango dira, estatua laguntzaile jatorrena dutelarik (39) El capital financiero. Rudolf Hilferdinen liburuan aurki daiteke explikazio koherentea teoria honi buruz. Argitaldaria: Tecnos.

Baina, entrepresa monopolista hauek oztopo asko aurkituko dituzte beren produktuak beren estatuko merkatuetatik kanpo saltzeko, zeren beste estatuetan mugetako zergak ordaindu beharko baitituzte.

Arazo hau konpontzearren, entrepresa monopolista hauek beren produktuak atzerrira eraman beharrean, kapitalak eramango dituzte mugetako zerga ordaindu beharrik ez dutelarik.

Goiko kasu hau, jeneralki ezin daiteke har, zeren Ingalaterrak prozesu ezberdin bat eraman baitzuen.

Bere produktuak beste estatuetako produktuen prezioak baino merkeagoak eta konpetitiboagoak izanez, Alemanekin gonparaturik, ez zeukan Ingalaterrak atzerrian kapital handirik inbertitu beharrik.

Orain, konpetentzian jarraitzeko beste arazo bat zeukaten: ahal zen neurrian produkzioko kostoak gutxitzea.

Hortarako lehen materien kapital mugigaitzaren prezioak edo eskulanaren prezioak jaitsi behar ziren.